Skip to main content

ARTE PROIEKTUA

2011-2012 ikasturtean Sakanako Ikastolak (Andra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka Haur Ikastolak) Arte Proiektua aurrera eramaten hasi ginen. Bi urtetik behin gai bat edota hainbat egile oinarritzat hartuz, gure ikasleek euren artelanak osatzen dituzte, horrela eremu artistikoari bultzada ematea lortuz eta Ikastolako Hezkuntza Komunitatearen garapenean islatuz.

 

Hauek dira urte hauetan landu diren gaiak:

 

  • Sakanako artistak.
  • Sakanako idazleak.
  • Sakanako musikariak.
  • Hondakinen birziklatze eta berrerabilpena hartu genituen oinarri. BirziklART izena eman genion, osatutako artelan guztiak hondakinekin osatu baikenituen.

 

Ikasturte honetan Sakanako ikastolok Arte Proiektuaren V. edizioa gauzatu dugu.

Aurtengoan, denboran zehar gure herrietako espazioek (edo ohiturek) zer nolako aldaketak jasan dituzten aztertu nahi izan dugu, denboraren poligrafoak egungo errealitatea efimero bilakatzen duela azalaraziz. Horrekin, arteaz baliatuz, ikasleek beraien inguru fisiko zein sozialak denboran zehar jasaten dituen aldaketekiko jarrera aktibo eta kritiko bat hartzea izango litzateke helburu nagusia.

        

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia