Albisteak
Andra Mari Ikastolan sortzen ari ziren behar ezberdinei erantzuna emateko, duela hamahiru ikasturte Denok Berdinak Denok Desberdinak izeneko kanpaina martxan jarri genuen.
Otsailaren 24ean, ostiralean, ihauteri festa egingo dugu arratsaldeko 15:00tan Ikastolan. Gure herrietako mozorroen dantzaldia eginen dugu, besteak beste, zatamarrue, txatarra, mamuxarrue, momoxorro...
Erronka berriei ilusioz aurre eginez aurrera goaz Andra Marin, XXI. mendeko hezkuntza berritzen.
Ikastolok sortu dugun marko pedagogiko berri eta berritzailea abian da.
Datorren asteartean, urtarrilak 31, Etxarriko kultur etxean arratsaldeko 18:00etan, Andra Mari ikastolak abian jarri duen Haur Hezkuntzako marko pedagogiko berria aurkeztuko da: Txaigorri proiektua.
Heldu den igandean, hilaren 22an, ANDRA MARI IKASTOLA mendi taldeak irteera antolatu du:
Azken urteetan hezkuntza emozionalaren arloan, ikaslearen zaintza eta ongizate psikologikoa bermatze aldera proiektu eta ekimen desberdinak jarri ditugu Andra Marin.
Aurten, ikastola zortedun suertatu da Gabonetako Loterian! 75.911 zenbakia saritua izan da eta ikastolak saldutako boleto bakoitzak 10 €ko saria du.
Datorren ostegunean, abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dugu Ikastolan. Urtero bezala merezitako harrera eginen diegu festa giroan.
Abenduaren 17an, larunbata, Karraka ospatuko dugu Arbizuko kiroldegian arratsaldeko 16:30etik aurrera.
Pagination
- Previous page
- 20 orria
- Next page
Andra Mari ikastola