SORMEN

Andra Mari ikastolan SORMEN proiektua HHtik hasita gauzatzen dugu.

Sormena definitzen saiatzea hasiera txarra litzateke. Izan ere, ezinezkoa bihurtu daiteke.
Zergatik? Sormena etengabe aldatzen ari delako. Aldaketaren funtsa da.

Nola hasi ulertzen sormena zer den?
Agian praktikoena beti sormenari lotutako terminoez hitz egitetik hastea da.
Beti pentsatu izan da sormena dohain bat dela, jenio edo artista deitzen ditugun gutxi batzuei gordetako ezaugarria. Ohikoak ez diren pertsonak, desberdinak.
Hala ere, horiek izotzmendiaren punta dira. Milioika sortzaile daude. Horietako asko ez dira inoiz egunkari batean agertuko edo Interneten aurkituko, baina artistak deitzen ditugunak bezain sortzaileak edo gehiago dira.
Sormen potentzial handiarekin jaiotzen gara denok, zaindu eta indartu besterik ez da egin behar.
Sormenaz hitz egin dezakegu, baina baita alboko pentsamenduaz edo adimenaz ere. Izan ere, sormena gure adimenaren parte da. Horrez gain kontuan hartzekoa ere bada, adimen mota desberdinak daudela.

Ezaugarri komunik ba al dute gure sormen edo alboko ekintzek?
Bai eta hauek SORMEN programaren oinarrizko printzipioak dira:

- Eredu egonkorrak gainditzea: eredu egonkorrak oso erabilgarriak dira, baina egoera jakin batzuetan, eredu izateari uzten diote, eta sormen-ekintzek gainditu behar dituzte. Arrakasta izanez gero, egonkor bihurtuko dira eta, denborarekin, sormen-ekintza berriei bide emango diete.
- Aurreiritziak.
- Aukera anitzak.
- Balorapen atzerapena.
- Elkarjarioa.