Skip to main content

PENTSAERA KONPUTAZIONALA

Andra Mari ikastolan ikaslearen heziketa integrala garatu nahi dugu, eta horregatik, Pentsaera Konputazionalaren garapena ere sustatzen dugu HHtik DBHra bitartean.

Horretarako, gure programazioaz gain, Euskal Herriko Ikastolen elkarteak EKI proiekturako, DIGCOMP markoan oinarrituta, LH eta DBHko ikaslearen konpetentzia digitalaren irteera profilak kontuan hartuz sortu duen konpetentzia digitala garatzeko materialaz ere baliatzen gara.

DGICOMP markoak 5 eremu markatzen ditu: Informazioa, Komunikazioa, Edukiak sortzea, Segurtasuna eta Arazoak bideratzea.

Pentsaera Konputazionala: zertaz ari gara?

Problemetan edo sistemetan pentsatzerako garaian, hauekin konputagailu bat lagungarri izan dadin erabiltzen ditugun prozesu eta ikuspegiak deskribatzen ditu pentsaera konputazionalak. Ez da erabilgarria soilik arazo informatikoak bideratzeko, edozein motatako sistema, prozesu edo arazo ulertzeko eta ebazteko baizik.