Skip to main content

HIZKUNTZAK - IKASMATERIALA

Andra Mari Ikastolak honako hautuak eginak ditu, helburutzat dituen hizkuntzak garatzeko orduan:

  • Euskara du ikastetxeko komunikazio- eta ikasketa-hizkuntza nagusi, ikastola barruan ahalik eta komunikazio eremu gehien harentzat irabazi nahian.
  • Gaztelania du bigarren hizkuntza, gizartean duen lehentasuna aintzat hartuz, eta bereziki ikasketa-munduarekin loturiko erabilera formalak indartzeari begira lantzen du.
  • Ingelesa lotzen du lanerako edo ikasketak jarraitzeko testuinguruarekin, globalizazioaren gizartean hartu duen lingua franca papera ikusirik; eta ez ditu kultura anglofonoaren osagaiak aintzat hartzen.