Skip to main content

OREKAZ

Euskal Herriko hainbat ikastolatako Gorputz Hezkuntzako irakasleek eta Ikastolen Elkarteko Gorputz Hezkuntza saileko kideek elkarlanean, ikasgai honetarako sortutako proiektua da.

Proiektuaren helburua, eta ondorioz, sortu eta egunerokotasunean aurrera eramaten diren unitateen azken helburua, DBH bukaeran, ikasleak bere aisialdia era aske batean planifikatzeko gaitasuna izatea da. Horretarako, egunerokotasunean,  prozesuak du garrantzia.

Irakaslearen figura, ikasleen bidaiakide izatearena da. Irakasleak, lantzen ari diren gaia kontutan harturik, ibilbide bat proposatzen du, ikasleek ere ibilbide horretan esku hartzea dutelarik.

Ibilbide horretan egoera ezberdinak plantetazen dira: espazioa, objektuak, denbora eta harremanak, aldaerak etengabe moldaturik, ikasleek esperimentatu eta bizipen ezberdinen kontzientzia hartzea da helburua. Ibilbide hori, ahal den egoera askeenetik hasten da, eta egoera bideratuak landuz, egoera askera itzultzen da. Bide horretan, ikasleek, esperimentatuz eta sormena landuz, euren gustuko jardueraz kontziente egiten dira eta beste ikaskideei proposatzen diete, elkarrekin ere sortutakoa esperimentatuz.

LHtik DBHrako prozesuan, egoeren izaera aldatzen joaten da. LH hasieran egoera askeek izango dute garrantzi handiagoa. Aurrera joan ahala, bideratutako egoerak sartuko dira eta DBHra iritsi ahala, kirola eta inguruan ezagun ditugun elementuekiko harremanak saioetan bertan barneratzeak pisua hartuko du.

 

Adibide moduan gai bat hartuz: LURRA

  • Lantzen diren edukiak: iluntasuna, ziurgabetasuna, oreka, bertikaltasuna, horizontaltasuna, orientazioa, natur jarduerak eta kirolak,...
  • Egoera ezberdinetan sartzen diren aldaerak:
  • Espazioa: espazio ziurra, ziurgabea, naturan (median, errekan, herriko hainbat espaziotan, rokodromoan...).
  • Objektuak: espezifikoak (ipar orratza, eskaladako materiala, mendi bizikleta...) eta  ez-espezifikoak (joko tradizionaletako materiala, kirol ezberdinetako materiala...).
  • Denbora: saio guztia, 5 minutu, 15 minutu, egun osoko txangoa edo egoera,....
  • Harremanak: banaka, binaka, launaka, gela erdia, gela osoa...
  • Egoeren izaera:
    • Askeak: materiala atera edo espazio batera joan eta denbora tarte batean eurek nahi dutenera jolastu, adibidez.
    • Bideratuak: irakasleak edo ikasleek joko/jolas/kirolen bat iradokitzen dutenean, adibidez.