Skip to main content

PROIEKTUAK - LEHEN HEZKUNTZA

KIMU PROIEKTUA

Haur Hezkuntzako, TXAIGORRI proiektuari jarraipena ematen dion Ikastolen Elkarteko material berria da KIMU. Horrela, 1. eta 2. mailatan, Haur Hezkuntzan abiatutako bideari eutsiz, duela bizpahiru urte Lehen Hezkuntzan abiatutako barne hausnarketa eta aldaketa metodologikoari ere erantzuten dio KIMUk.
Besteak beste, matematika manipulatiboan, zein aho hizkuntzaren eta kontzientzia fonologikoaren ilgoan sakontzen du.
Datorren ikasturtean KIMU LH 3.mailara iritsiko da, modu horretan, material berritua izanen dugu LH osoan.
 

 

ZIRKULAZIO AUTONOMOA

Lehen Hezkuntzako 1, 2, eta 3 mailak, astean ordu batzuetan, elkarrekin lanean aritzen gara gelaz gela, gune ezberdinetan lan eginez. Esperientzi eta bizipenetatik abiatuz lortu beharreko helburuetara iristeko eskaintza anitza izango dute eskura ikasleek eta ikasketa prozesuaren gidaritza beraien esku egongo da, beti ere heldua bidelagun izanik.

 

             

 

EKI PROIEKTUA

 

EKI proiektuak euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.
Azken batean, pertsonaren garapen osoa (norbanako, gizartekide eta izadikide gisa) lortu ahal izateko oinarri sendoak finkatzea bilatzen du; euskal kultur espezifikoaren eta unibertsalaren oinarriak eskuratzea; ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea; eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatzea.
 
Lehen esan bezala, konpetentzietan oinarrituta dago.  Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.  EKI material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko.
Bi euskarritan aurkezten da EKI proiektuaren materiala, paperean eta digitalean. Era berean, EKIgunea web orrialdea garatu da, euskarri digitalak biltzen dituen txokoa. Bi euskarriak ez dira banaka aurkezten, elkarren osagarri gisa baizik, ikasleek IKTren konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten.