Skip to main content

ERASMUS +

"In the Paradise Gardesn of Europe" 

Andra Mari Ikastola onartua izan da europar batasunaren irakaskuntza programan, beste zortzi herrialdetako ikastetxeekin batera diseinatutako proiektu bati esker. Bi ikasturtetan zehar proiektuaren inguruan lanean ariko dira elkarrekin Polonia, Austria, Hungaria, Errumania, Italia, Portugal, Lituania, Grezia eta Euskal Herriko ikasleak. "In the Paradise Garden of Europe" da proiektuaren izena. Horren xedea da Europan dauden espazio natural ezezagunen mapa bat sortzea. Horretarako ikastetxe bakoitzak bere inguruan dagoen, eta xarma berezia duen, espazio natural bat aztertuko du ondoren beste kideei erakusteko. Azterketa hau hainbat ikuspegitik egingo da, arlo zientifikotik begiratuta (fauna eta flora, ingurugiroaren aldetik dauden mehatxuak); baita kultur ikuspegitik ere (tokiaren interpretazio artistikoak, tokian tokiko usadioak...). Erabiliko den hizkuntza ingelesa izango da. Gainera 14-15 ikasturtean Andra Mariko DBH 2. mailako neska mutilek Poloniara joateko aukera izan zuten eta 15-16 ikasturtean beste herrialdeetako ikasleak izango dira Etxarrira etorriko direnak.

Erasmus + Andra Mari web orrialdera joateko klikatu hemen: ERASMUS +