Skip to main content

HH - LH Eraikina

Ikastola komunitate osoaren elkarlana eta 2009ko oinezari esker, 2015ean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eraikin berria estreinatzea lortu zen.

4.000 metro karratuko eraikina. Jada martxan jarri ditugun berrikuntza pedagogikoei erantzun egokia ematea ahalbidetuko duten baliabideak daude bertan. Informazio eta komunikazio teknologiak ikasketa prozesuaren zerbitzura daude, erabilera anitzeko espazioek eta pareta mugikorrek taldekatze desberdinak antolatzeko aukera ematen dute. Gorputz Hezkuntza gela, frontoia, futbol eta saskibaloi kantxa ere eraiki dira, ikastolek sortutako "Orekaz" proiektua aurrera eramateko. Kirol instalakuntzen inguruan hainbat espazio natural sortu ditugu. Hauei esker, txikitatik aurkikuntza bidezko ikaskuntza, autonomia, talde lana eta sormena lantzen dugu.