Pasar al contenido principal

ENJOY ENGLISH 2018

2018/04/20

Aurten berrikuntzekin dator Enjoy English egitasmoa. Ikastolen Marko Pedagogikoarekin koherentzian dagoen ikasmaterial eta programazio berritua izango du Enjoy English-ek.

Izen-ematea zabalik dago eta epea Apirilaren 27an bukatuko da. Ez galdu Enjoy English-en parte hartzeko aukera! ANIMATU ETA IZENA EMAN!

ZER DA ENJOY ENGLISH?

  • Enjoy English Ikastolen Elkarteak garatutako programa da.
  • Ingelesa lantzeko helburua du.
  • Astelehenetik ostiralera goizez burutzen den udalekua da.
  • Norbere Ikastolan.
  • Begiraleak JATORRIZKO INGELES HIZTUNAK dira.
  • 2,3 edo 4 astez parte hartzeko aukera.
  • BEGIRALEA PROIEKTUAN PARTE HARTUKO DUEN FAMILIA BATEKIN BIZIKO DA.
  • Begiralea etxean hartzen duen familiaren haurrak ez du Enjoy Englisheko kuotarik ordainduko.

HELBURU PEDAGOGIKOAK

  • Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.
  • Komunikazioan eragitea eta talde harremana indartzea.
  • Jatorrizko ingeles hiztunak izango ditugula baliatuz, atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukeak sustatzea.
  • Ingelesa bizitzako egoera errealetan erabiltzea.
  • Programak oinarrizko konpetentziak ere landuko ditu:
    • Elkarbizitza landuko da, herriko ekimenetan parte hartuz.
    • Taldean hartuko dituzte erabakiak.
    • Ekimen pertsonala sustatuko da.
    • Euskal giroan, inguruko baliabideak kontuan hartuz. Basque dimension but in English.
    • Hausnarketa sustatuko da. Aurreko egunekoari erreferentziak eginez, baina ez hizkuntzari dagokionez bakarrik: nola sentitu diren, zergatik, ...

PROGRAMAZIO BERRITUA. NEW ENJOY ENGLISH 2018

IKASMATERIAL PROPIOAK:

  • ​Ikastolen Elkarteak sortutako ikasmaterial propioak.
  • Egungo marko pedagogikoarekin koherentzian.

LUDIKOTASUNAK ZENTRALIDADEA HARTUKO DU:​​

  • Kanpo ekintzek pisu handia izango dute. Ikastolatik atera eta herriak eta inguruak eskaintzen dituen baliabideak erabiliko dira.

PROIEKTUKA ANTOLATUA:

  • ​Proiektuak asteka antolatuko dira eta independenteak izango dira bata bestearekiko.

NORENTZAT

5-12 urte bitarteko haurrentzat:

  • A taldeak: 2010-2012 artean jaiotakoentzat.
  • B taldeak: 2006-2009 artean jaiotakoentzat.

Azken albisteak

2024-04-26
El 11 de mayo celebraremos la fiesta de la ikastola en Lakuntza. Los tickets para la comida están a la venta en secretaría hasta el 6 de mayo. 
2024-04-24
El 12 de mayo se celebrará la fiesta Herri Urrats en Senperen. 
2024-02-28
¡La cosecha del sur de Nafarroa está lista para entrar en tu cocina!
2024-02-19
El 25 de febrero se dará comienzo a los XXXVII. Juegos Deportivos de Nafarroa en la modalidad de Herri Kirolak: 1º jornada: Atarrabia, 25 de febrero, 10:30, frontón Paz de Ziganda.