Pasar al contenido principal

DENOK BERDINAK DENOK DESBERDINAK KANPAINA

2017/02/23

Andra Mari Ikastolan sortzen ari ziren behar ezberdinei erantzuna emateko, duela hamahiru ikasturte Denok Berdinak Denok Desberdinak izeneko kanpaina martxan jarri genuen. Gure heziketaren helburu nagusia ikasleak era integralean garatzea eta gizartean integratzea denez, saio hauek aniztasunaren trataeran aurrera pauso bat izateko asmoarekin abiatu ziren. Gaia ikasgeletan lantzeaz gain, ateratako ondorioak sozializatu egin ohi dira eta zenbait kanpainetan familiei parte hartzera dei egin zaie.

     Kanpaina honen ibilbidea urteetan zehar egituratuz doa, alde batetik inprobisazioz, momentuko beharrei erantzuteko eta pixkanaka, bere lekua eta forma hartuz joan da. Egun, ikastola osoak parte hartzen du, gai batean oinarritutako programa zehatz bati jarraituz. Halaber, hasierako asmoa ikasleei zuzendutako kanpaina sortzea bazen ere, azken urteetan aberastu egin da Denok Berdinak Denok Desberdinak kanpainaren eskaintza, bertan lantzen duguna familiei ere zabalduz.

     Urte hauetan zehar landu diren gaien artean: familia motak, besteekiko eta ingurumenarekiko errespetua, genero berdintasuna, jatorri ezberdinetako pertsonak, aniztasun funtzionala (Hezkuntza premia espezifikoak) … izan dira.

      Aurtengo ikasturtean, “Izan gaitezen arduratsu, zaborra birziklatuz” lelopean birziklapenaren gaia landu dugu.

      Kanpaina honen helburua, Ikastolan nola etxean gehiegizko kontsumoaren eta birziklapenaren inguruan hausnartzea eta kontzientziatzea izan da. Horretarako, aste batean zehar, ekintza ezberdinak burutu ditugu, hala nola, familientzako galdetegia beraien parte hartzea sustatuz, zabor ontzietan jartzeko txartelak diseinatu, jokabide egokien dekalogoak…

 

 

         Gainera, kanpainari amaiera emateko gonbidatu berezi batzuk izan ditugu, Sakanako Mankomunitatean lan egiten duten Beñat Agirre  eta Itziar Zudaire. Hauek egindako antzerki eta emandako hitzaldiei esker, kanpainari bukaera borobil bat eman ahal izan diogu.

 

  

  

Azken albisteak

2024-04-26
El 11 de mayo celebraremos la fiesta de la ikastola en Lakuntza. Los tickets para la comida están a la venta en secretaría hasta el 6 de mayo. 
2024-04-24
El 12 de mayo se celebrará la fiesta Herri Urrats en Senperen. 
2024-02-28
¡La cosecha del sur de Nafarroa está lista para entrar en tu cocina!
2024-02-19
El 25 de febrero se dará comienzo a los XXXVII. Juegos Deportivos de Nafarroa en la modalidad de Herri Kirolak: 1º jornada: Atarrabia, 25 de febrero, 10:30, frontón Paz de Ziganda.