Skip to main content

SAKANA KIROL ESKUALDEA

2021/10/08

Sakanako Mankomunitateak abian jarri du estrategia berri bat, Sakana Eskualde Aktiboa. Jarduera fisikoaren
eta kirolaren Orientazio Zerbitzua ezartzea eta adin tarte guztietarako esku-hartze eta zerbitzuak barneratzea
du helburua, baita adin goiztiarretan jarduera fisikoa sustatzeko programak garatzea eta koordinatzea.


Sakana Kirol Eskualdea kluba programaren helburuak:
Egitasmo hau lehiarik gabeko kirola egin nahi duten ikasleei aukera bat emateko sortu da. Adin-tarte
horrentzako eskaintza erakargarria osatu nahi da, interesdunak lehiakortasunaz haragoko helburuak dituen
talde baten barruan sentitu daitezen: ondo pasatzeko, sasoian egoteko, kirola eta jarduera fisikoa egiteko
beste modu batzuk ezagutzeko, euren denbora libre aktiboa euren kabuz kudeatzeko beharrezko ezagutzak
jasotzeko...


Testuinguruan kokatzea:
Sorkuntzak aukera berriak ematen ditu, jolas-, kultura- eta gizarte-taldeen bizitzan borondatez sartzeko.
Aukera ematen du ezagupen intelektual eta afektiboak libreki zabaltzeko; eta bizitzan ikasitako jarrerak
finkatzeko eta sustatzeko.
Jolasaren funtzio horrek ikasketa-modu berriak sortzen ditu, borondatezkoa edo bat-batekoa, bizitza guztian
zehar. Jarrera berritzaileak, sortzaileak sor ditzake. Ekintza lasaiaetarako edo ekintza desinteresaturako
denbora berriaren aukera ematen du. Gizakiarengan libreki hautatutako diziplinen garapena sor dezake,
haren nortasunaren hedapena osoagoa izan dadin.


Kronograma eta jarduera saioen deskribapena
Programa urrian hasiko da eta, beranduenez ere, ekainaren 15ean amaituko da.
Programatzen diren saio eta dinamikek ordubeteko iraupena izango dute, eta astean bitan izango dira:
Gai bakoitzak gutxienez 2 saioko iraupena izango du, eta gehienez 4 saiokoa.
Ahalik eta egitarau zabalena prestatuko da, eskualdearen baliabide guztiak erabiliz (publikoak, pribatuak,
etab.) eta jarduera fisikoa eta kirola sustatzen duten herriko eragileekin elkarlanean.
Zerrenda itxi bat ez bada ere, jarduera hauek guztiak egin litezke, kronograma eta sekuentziazio jakin
batzuen arabera, taldeak eta adinak kontuan izanik:
Eskalada, rokodromoa, orienting jarduerak, mendi ibilaldiak, BTT, bizikleta irteerak eta tailerrak, beisbol,
irristaketa jarduerak, atletismoa, rugbia, zirkoa, herri kirolak, igeriketa, triatloia, gimnasia erritmikoa, hockeya,
futbola, piragua, pilota-pala, parkurra eta kalistenia, kirol-instalazioa ezagutu eta frogatu, saskibaloia,
entrenamendu funtzionala, gymcana-Crossfit, mahai-tenisa, akroyoga-yoga, elikadura, yoseikan budo, karate,
taekondo, boleia, tenis, eskubaloia, running-trail, erritmo eta dantza jarduerak, elkarteak ezagutu, lehen
sorospenak, autodefentsa, arrantza, parapentea...
Ikasturte amaieran FinisherRaid izeneko jardunaldia dinamizatuko da, eta hori izango da ikastaroaren
amaiera.
Jarduerak Arbizun eta Irurtzunen burutuko dira, eta aldiren batean, jardueraren berezitasunak hala eskatzen
badu beste herriren batean izango da, eta parte-hartzaileek euren kabuz joan beharko dute jarduera egiten
den lekura.

Honako fase hauek hartuko dira kontuan programa garatzerakoan:
1. fasea: sarrera (diagnostikoa eta helburuak ezartzea).
Fase honetan aurretiazko baldintzak sortuko dira, inplikatutako eragile guztiekin elkarlanean, komunitatean
diagnostiko bat ezartzeko, bereziki nerabeekin; nerabeen jolas beharrak eta asmoak jasoko dira, helmugak
eta helburuak negoziatuko dira parte-hartzaile guztiekin. Eskualdeak dituen giza baliabide eta baliabide
material guztiak erabiliko dira nerabeek jolas-jardueren programan parte har dezaten bultzatzeko.
2. fasea: jolas-jardueren programaren plangintza egitea eta egikaritzea.
Programaren funtzionamendu-araudi, ekintza eta jardueren proposamena egin behar da, dinamizatzaileak eta
nerabeek eztabaidatu eta onar dezaten; uneoro beharrezko baliabideak ziurtatu behar dituzte, jarduerak
gauzatzeko eta jarduerak egiteko zehaztutako eremuen segurtasuna ziurtatzeko. Jarduerak behar bezala
gauzatzeko, beharrezko aldaerak edo b planak kontuan hartuko dira beti.
Azkenik, jarduerak egikarituko dira, horietako batzuetan aldaketak egiteko tartea utzita, nerabeen irizpide eta
gustuak kontuan izanik.
3. fasea: kontrola eta emaitzaren ebaluazioa.
Jolas- eta kirol-jardueren eta erabilitako metodo eta bitartekoen egokitasuna ebaluatzea; jarduerak

egiterakoan nerabeek izan duten gogobetetasun-egoera identifikatzea; nerabeek jarduera egitean arauak
bete dituzten, lorpenak, independentzia, erantzukizuna, sormena, lankidetza eta gogobetetzea (gustuak eta
zaletasunak) ebaluatzea.
Jarduerak ebaluatzeko, item hauek hartuko dira abiapuntutzat:
Parte-hartze arauak betetzea.
Lorpenak estimulatzea alderdi guztietan, taldean leku bat izateko beharra saritzeko.
Independentzia- eta erantzukizun-sena saritzea.
Nerabeen sormena eta euren arteko lankidetza sustatzea jardueran.
Parte-hartzaileen gogobetetasuna (gustuak eta zaletasunak).


Parte hartzaileak:
Programa honetan parte har dezakete Sakanako ikastetxeetan matrikulatutako DBHko ikasle guztiek edo
eskualdean ikasi ez arren, bertan erroldatutakoek. Hasiera batean DBHko 1. zikloko ikasleekin hasiko da.
Talderen batean lekurik geratuko balitz, parte hartzeko interesa duten gainerakoei zabalduko zaie eskaintza,
baldin eta gainerako baldintzak betetzen badituzte.
Izena eman eta taldeketa:
Izen ematea 608 697 550 telefonora deituz edo WhatsApp-a bidaliz edo aktibatu@sakana-mank.eus
helbidera idatziz, irailaren 1etik 30a bitarte. Irekita mantenduko da taldeetan plazak soberan dauden
bitartean.
Plazak soberan egonez gero, aurretik zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak ere
onartuko dira.
Talde bakoitzeko ratioak hauek dira:
Gutxienez, 6 ikasle, Gehienez 15.
Talde mistoak osa daitezke, hainbat adinetako ikasleekin (Haurrak (1. eta 2. DBH).
Gutxieneko ratioa nahikoa bada jaiotze-urte bereko talde bat osatzeko, irizpide hori gailenduko zaie
gainerakoei. Hala ere, ahalik eta talde homogeneoenak osatzea ahalbidetzen duten beste aukerak aztertu
ahal izango dira.
Bajen ondorioz, talde batean 5 partaide edo gutxiago geratuko balira, taldeko kide horiek beste talde
batzuetan sartzeko aukera izango da, konbinazio hori gauzagarria bada, eta guztien interesak betetzen
badira. Baina hori ezinezkoa bada, esleipendunak talde murriztuarekin jarraitu beharko du programa
gauzatzen.


Kuota:
24 euro hileko kostua izango du.
Gizarte Ekintza Sailak txostenen bidez ziurtatzen badu familiak edo legezko tutoreak ezin duela programaren
kostua ordaindu, Mankomunitateak hartuko du bere gain kostu hori.
Dibertsitate funtzionala dutenei dagokienez, haien beharrak kontuan hartuko dira, eta programazioa egokituko
da, beharrezkoa izanez gero. Aztertuko da kasuan kasu ea aukera egongo den pertsona horiei laguntza
berezia eskaintzeko.
Informazio gehiago:
608 697 550

aktibatu@sakana-mank.eus

Azken albisteak

2024-04-26
2024ko Ikastolako jaia maiatzaren 11n ospatuko dugu Lakuntzan, bazkarirako tiketak bi eraikinetako bulegoan salgai egongo dira maiatzaren 6 arte.
2024-04-24
Maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2024-02-28
Nafar hegoaldeko uzta prest da zure sukaldean sartzeko! Martxoaren 13ra arte aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta...
2024-02-19
Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira: 1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.