IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Gaur egun lan talde batean lan egiteko gaitasunak balio handia du, hori dela eta, Andra Mari ikastolan, Ikaskuntza Kooperatiboaren bitartez, gelan talde kooperatiboetan lanean aritzea lortzen da eta arloetako edukiak ikasteaz gain, komunikaziorako trebezia eta talde harremanak garatzen dira.

 

Baina, zer da ikaskuntza kooperatiboa?

Talde txikietako lanaren erabilera didaktikoa da, bakoitzaren eta besteen ikaskuntza ahalik eta gehien garatzeko. Ikasleek beren helburuak taldekideek ere lortzen badituzte bakarrik lor ditzaketela badakite. Modu horretan, taldeko kide guztiek ikaskuntza-helburuak lortzen dituztela ziurtatzen da.