IKASTOLAKO JAIA

Bi urteren ondoren Ikastolako jaia ospatuko dugu, aurten ekainaren 11an izanen da Arbizun eta jaian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hainbat ekintza eginen dira, hona hemen kartela. Beraz, animatuz gero, bazkarirako txartelak idazkaritzan eta herrietan (juntakideak saltzen dituzte) erosi ditzazkezue ekainaren 8a arte.

Bazkariko menua honakoa izanen da:

            HELDUAK        17 €     -           HAURRAK        8 €      

  • Entsalada
  • Haragi paella
  • Flana izozkiarekin
  • Kafea eta kopa helduentzat

ANIMATU!!!!