ENJOY ENGLISH

Ikastolen Elkarteak aisialdirako eskaintzaren barruan duen egitasmoa da. Udaleku irekien formatua duen programa izanda, goizez burutzen da ikastolan bertan, ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean 5 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Programaren ezaugarri batzuk aurkezten dizkizuegu:

* Euskal Herriko ikastolak ikasmateriala eta programazio berria landu ditu, ludikotasunari garrantzia emanez, Enjoy English gelatik atera eta herriko baliabideak eta kanpo espazioak baliatu nahi dira programaren garapenerako.

* Programaren iraupena: 2,3 eta 4 astetan parte hartzeko aukera eman nahi da (aukeratutako asteak jarraian izan beharko dute). Ikasmateriala ere eskaintza horri egokituta sortu da.

Egitasmoa burutzeko bi talde sortuko dira:

A TALDEA: HH 5 urte, LH 1 eta LH 2. mailako ikasleak.

B TALDEA: LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 mailako ikasleak.

Izena emateko epea maiatzaren 6 arte.

Informazio gehiago, ikastolako idazkaritzan.