GABONETAKO LOTERIA

Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).

Boletoak saltzen lagundu nahi baduzu, dei ezazu ikastolara edo etxarri@ikastola.eus helbide elektronikora idatzi jakinarazteko. Takoak 25 boletokoak dira. 

Animatu eta parte hartu!