EUSKARALDIA

GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN

Euskal Herri osoan egingo da ariketa; eta euskaraz ulertzen duten 16 urtetik gora herritar guztiek hartu ahal izango dute parte. Aurtengoan, 15 eguneko ariketa izango da: azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Eta berritasun batekin dator: norbanakoez gain, entitateek ere hartu ahal izango dute parte.

 
Ikastolak entitate moduan parte hartuko du eta hainbat arigune (euskaraz lasai aritzeko gunea) izango ditu. Zuek ere, norbanako bezala, izena ematea animatzen zaituztegu, eta leloaren helburua denen artean lortzerik dugun: gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!
 
Norbanakoen izen ematea:
- 2018an izena eman bazenuen: email bat jasoko duzu izen ematea berritzeko
- Izen emate berriak: www.euskaraldia.eus web orrialdean