JANTOKIA

Aurten, irailaren 7tik ekainaren 22ra bitarte, jantoki zerbitzua eskainiko da, bertan bazkaldu nahi duten Andra Mariko edozein ikasle eta langilerentzat.
 
 
Aurreko ikasturtetan bezala, JANGARRIA izango da janaria ekartzeaz arduratuko dena, orain arteko balorapena positiboa izan baita.
 
Bazkari zerbitzu bakoitzaren prezioa 5,35 eurotakoa izango da (begiralea barne).
 
Gogoratu nahi dizuegu jale finkoetako norbait bazkaltzen geratuko ez balitz, aurreko eguneko eguerdirako jakinarazi behar diguzuela eta horrela, egun horretakoa ez litzaioke kobratuko.
 
Jantokiaz Reme Jaka arduratuko da. Zerbitzeaz eta garbitzeaz gain, umeak zaintzeaz arduratuko da. Haur Hezkuntzako umeak 14:10ean geletatik jasoko ditu.
 
Jantokiko kuota hurrengo hilabeteko kuotarekin batera kobratuko da.
 
Bazkal orduan jantokiko begiralearekin harremanetan jarri nahi baduzue, hauek dira telefono zenbakiak: 661 701 249 / 948 460 286
                          
      JANTOKIKO ARAUDIA
MENUAK ikusteko klikatu gainean.
 
 
IRAILA URRIA  AZAROA ABENDUA URTARRILA
OTSAILA MARTXOA APIRILA MAIATZA EKAINA