Pasar al contenido principal

SEXUALITATEA ETA AFEKTIBITATEA ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONEKIN

2018/01/30

Joan den astean, Psikologo klinikoa eta sexologian aditua den  Jose Luis Garciaren bisita izan genuen ikastolan.  Aniztasun funtzionala duten pertsonek Sexualitatea eta afektibitatea nola bizitzen duten azaldu zien Trantsizio Gelako familiei eta profesionalei. Trantsizio gelan hain zuzen ere, aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten dugu ikastolan, helburu nagusiak beraien integrazioa eta autonomia lantzea direlarik.

Jose Luis Garciaren ustetan, sexualitatea eta afektibitatearen lanketa, gai oso konplexua da, bai familia, aditu eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzat ere. Hain zuzen ere, historian zehar gai honi ez zaio behar bezalako garrantzirik eman, hainbat kasutan gaiari entzungor eginez edota gaiari buruz hitz egitea debekatuz. Bere ustez, gaur egungo gizarte ereduak, sexualitatea talde sozial batzuei bakarrik zuzenduriko pribilegiotzat dauka. Eta bestalde, guraso edo legezko tutoreen gehiegizko babesak, sexualitatea bizitzeko aukera baldintza dezake.

Hala ere, hezkuntzaren helburu nagusia ahalik eta bizitza independenteena ahalbidetzea den heinean, aniztasun funtzionala duten pertsonak beraien erabakiak hartzera, arriskatzera, beraien buruan sinestera… bultzatu behar ditugu. Eta testuinguru honetan, kontuan hartu behar da, beraiek ere sentitzeko, maitatuak izateko, lagunak izateko, maitemintzeko… beharra dutela.

Jose Luisen ustetan,  familien kezka nagusiak ondorengoak izaten dira: sexu abusuak, bapateko haurdunaldiak, IESaren transmisioa… Eta kezka hauen ondorioz, familia askok beraien seme alaben askatasun sexual eta afektiboa murrizten dute, eta bidezkoa al da hau?

Testuinguru honetan, Jose Luisek familiak formatzeko beharra ikusten du. Beraien beldur eta aurreiritziak gainditu eta seme alabak izaki sexudunak direla eta behar sexual eta afektiboak dituztela onartu behar dute lehenik eta behin. Eta ondoren, bere seme alabei beraien erabakiak hartzen laguntzeko.

 

Azken albisteak

2024-02-28
¡La cosecha del sur de Nafarroa está lista para entrar en tu cocina!
2024-02-19
El 25 de febrero se dará comienzo a los XXXVII. Juegos Deportivos de Nafarroa en la modalidad de Herri Kirolak: 1º jornada: Atarrabia, 25 de febrero, 10:30, frontón Paz de Ziganda.
2024-02-15
Oinez basoa es una parte importante del proyecto Ikastola Sostenible. El 18 de febrero se llevará a cabo la plantación y todas las familias estáis invitadas al evento. Cita, a las 10:30, en el camping de Arbizu.
2024-01-25
Este año la ikastola de Arbizu cumple 50 años.