ARTE PROIEKTUA

2011-2012 ikasturtean Sakanako Ikastolak (Andra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka Haur Ikastolak) Arte Proiektua aurrera eramaten hasi ginen. Bi urtetik behin gai bat edota hainbat egile oinarritzat hartuz, gure ikasleek euren artelanak osatzen dituzte, horrela eremu artistikoari bultzada ematea lortuz eta Ikastolako Hezkuntza Komunitatearen garapenean islatuz.

 

Hauek dira urte hauetan landu diren gaiak:

 

  • Sakanako artistak.
  • Sakanako idazleak.
  • Sakanako musikariak.
  • Hondakinen birziklatze eta berrerabilpena hartu genituen oinarri. BirziklART izena eman genion, osatutako artelan guztiak hondakinekin osatu baikenituen.

 

Datorren ikasturtean kalera atera nahiko genuke, Street Art deritzon disziplinari eutsiz. Ikastolaren helburua beti izan da herriarengandik gertu egonez, inguruari ahal duen guztia eskaintzea. Ikastolak, ez baititu soilik haurrak euskaraz hezten, sortzaileak, kritikoak, eta azken finean, pertsona askeak garatzeko bokazioz sortu ginen duela 50 urte baino gehiago.